GOLFEKO ARAUDIA

ARAUDIA DESKARGATU

Irteera-arauak


1 tee-ko agintari gorena starter-a edo irteera-epailea da, eta jokalariek uneoro bete beharko dute hark esaten duena.

Zelaira ateratzeko, derrigorrezkoa da federatuta egotea.

Handicap-aren arabera baimendutako ordutegiak:
  • Handicap nazionala duten jokalariek uneoro jokatu ahal izango dute.
  • 48tik 36ra bitarteko handicap-a duten haurrek edozein momentutan jokatu ahal izango dute, baina bere zaintzaz arduratzen den heldu batek lagunduta. Inolaz ere ezingo dute zelaiko jokoa oztopatu, eta hori errespetatu ezean, starter-ak ahalmena izango du jokoa debekatzeko. Helduei gomendatzen zaie handicap nazionalik gabeko haurrekin ez jokatzeko, klubean jende gehien ibiltzen den orduetan.
  • Handicap gabeko jokalariek heldu arduradun batek lagunduta jokatu beharko dute, eta honako egunetan soilik.
    • Maiatzetik urrira, 13:00-15:00 eta 19:00etatik aurrera.
    • Azarotik apirilera, 13:00-15:00 eta 17:00etatik aurrera, ostiraletan izan ezik.
  • Jokalariak bola bakarra jarriko du, eta praktiketako jokalekuan edo putting green-en egon beharko du. Jokalari hori ez baldin badago toki horietakoren batean, bere bola azkena izatera pasatuko da.
  • Jokalari batek ez du besteekiko lehentasunik izango, eta 1 tee-an jokalariren bat zain baldin badago, starter-ak ez dio utziko inori bakarrik ateratzen. Edonola ere, pertsona bat ez da partida bat, eta gainerako partidek beti lehentasuna izango dute haren aurrean.
  • 2, 3 eta 4 jokalariko partidek lehentasun bera dute, baina starter-ak libre dauden hutsuneak betetzen saiatu beharko du.
  • Jokalari bat ateratzera doanean, isiltasuna egongo da irteerako tee-an.
  • Starter-ak 7 zulotik ere eman ditzake irteerak, ondorengo baldintzetan:
    • 4 partida baino gehiago irteteko zain daudenean 1 tee-an eta 6 zulotik talde bat bera ere irten ez denean. Talde bakoitzak, jarritako bolaren hurrenkeraren arabera izango du 7tik ateratzeko aukera.
    • Zelaia nahiko hutsik dagoenean ere, 7tik irteera emateko ahalmena izango du starter-ak, aurreko puntua bete gabe.
  • Lehen bolaren taldea bere partidako kideren baten zain badago edo, besterik gabe, deskantsatzen ari bada, bere txanda galduko du, eta hurrengo posiziora pasatuko da.
  • Debekatuta dago irten aurretik zelaian praktikatzea (9ko green-ean, 6ko green-ean...).
  • 9tik partidak badatoz, irteerak txandakatu egingo dira, 9 zulotik datozen partiden eta jokoa hasi duten partiden artean. Arau hori ez da kontuan hartuko irteerako zuloan ez baldin badago 1eko partidarik eta 9ko partidaren bat irteteko zain baldin badago. Kasu horretan 9ko partidak lehenetsiko dira, eta, behin 9ko partida guztiak irteten direnean, 1 zuloko partidari irteera eman ahalko zaio; hortik aurrera, 1 eta 9 zuloen artean txandakatzen jarraituko da.
  • Txandakatze horietan, berdin da 9tik datorren partida 1 zulotik edo 7tik irten den, baldin eta azken kasu horretan starter-ak bere baimena eman badu. Partida bat 7tik ateratzen bada starter-aren baimenik gabe, 9ra iristean bola jarri beharko du, talde iritsi berri batek bezalaxe.
  • Posible da 9tik datorren partida bat 1etik ateratzera doan beste partida batekin elkartzea. Kasu horretan 9ko partidatzat hartuko da, baldin eta talde osatu berrian 9tik datorren taldea bikoa edo bi baino gehiagokoa bada. Partida 9 zuloko jokalari bakarrarekin eta 1 zuloko 1, 2 edo 3 jokalarirekin osatzen bada, berriz, 1eko partidatzat hartuko da.
  • 9ak 1arekiko duen lehentasuna ez da kontuan hartzen 9 zulotik pertsona bakarra baldin badator; hori ez da partidatzat hartzen.
  • 1 zuloa bukatzen ari den 1eko partida bat baldin badago, eta 9 zuloa bukatzen ari den beste partida bat baldin badago, eta jokatzera sartzeko zain jendea baldin badago, 9 zuloko partidak izango du lehentasuna, beti ere bere zuloa 1 zuloan jokatzen dabiltzanek baino lehenago bukatzen badute. Hala izan ezean ere lehentasuna izango dute, baldin eta jokatzera doan 1 zuloko partidako bola ez badago ziriaren gainean jarrita edo jokalariak ez badaude prestatuta.


Gurutzaketak, lehentasunak eta arriskuak


Baldin eta txapelketako lehen partidak 7 zulora iristen ari badira edo handik ateratzen ari direnak 1 zuloko partidaren irteera oztopatzen badute, 1 zuloko partidari emango zaio lehentasuna, eta, beharrezkoa izanez gero, geldiarazi egingo da 7 zuloko partida; helburua da berriz ere ahalik eta azkarren partida guztiak jokatzen egotea.

7 zuloaren eta 9 zuloaren irteeretan, banderen etxetxoan bandera zuria jarrita dagoenean bakarrik irten ahal izango dute jokalariek; guztiz debekatuta edukiko dute, beraz, bandera gorriarekin hori egitea, banderak jartzen dituen pertsonak espresuki baimentzen duenean izan ezik.

9 zuloan, irteera emakumezkoen tee-an eta banderarik gabe dagoenean, ezingo da jokatu etxetxotik ezkerraldera, beste jokalariak bolarekin jotzeko arriskua dagoelako.

1eko irteeran jokalariak ari badira irteten, eta 6 kalean jokalariak baldin badaude bigarren kolpea jokatzen, 1 zuloko jokalariek izango dute beti lehentasuna.


Lehiaketan


Lehiaketan, jokalari bat bere irteera orduarekiko 5 minutu baino gutxiagoko atzerapenarekin aurkezten bada, zelaira atera ahal izango du 2 kolpeko zigorrarekin (stroke play) edo zuloa galduta (match play). Atzerapena 5 minutu baino handiagoa bada, kanporatuta geratuko da, 6.3 araua kontuan hartuta. Ondoren, Starter-ak jakinaren gainean jarri beharko du lehiaketako batzordea.

Irteerako tee-an isiltasuna izango da nagusi jokalariren bat ateratzera doanean, eta saihestu egingo dira jokalariek sortzen dituzten zarata gogaikarriak eta marmarrak.

Ezin da aldatu bazkideak zelaira ateratzeko irteera-hurrenkera. Jokalari bakoitzak bere ordua du, eta errespetatu egin behar da. Lehen partidak 9 zuloa bukatu badu, inolaz ere ezingo du bigarren buelta hasi partida guztiak jokoan egon arte. Jokalariren bat falta bada, starter-ak hurrengo partidako lehen jokalaria igo ahal izango du.

Jokalariek ezingo dute inolaz ere zelaira atera edozein txapelketa hasi aurreko 20 minututan.


Zelaian jarduteko arauak:


  • Starter-aren eta banderen etxetxoko langileen jarraibideak bete beharko dira beti
  • RGC Zarautz golf-zelaiak 9 zuloko ibilbidea du, eta, beraz, 18 zuloko golf-zelai bat baino bi aldiz gehiago higatzen da. Arren eskatzen dizugu “zelaia aurkitu duzun moduan uzteko, eta nola topatu duzun gustatu ez bazaizu, utz ezazu aurkitu nahiko zenukeen moduan”.
  • Derrigorrezkoa da “txuletak” eta arrakalak berriz osatzea, eta bunkerrean eskuarea pasatzea.
  • Debekatuta dago irteera-tee-an swing-ak praktikatzea eta karroa bertara sartzea.
  • Debekatuta dago oinetako iltzedunak erabiltzea.
  • Ez egin joko geldoa, eta ez galdu aurreko partidarekiko distantzia. Aurreko partidarekiko distantzia galtzen bada, hurrengo partidari aurreratzen utzi behar zaio. Eta bidea utzi egiten da, eskatu beharrik gabe!
  • Egokiro jantzi beharko da, eta hizkera zaindu (golfeko arauen etiketa atala).
  • Green-era iristen garenean, jokatzen ari garen green-aren eta hurrengo tee-aren artean utzi beharko ditugu karroak. Modu horretara, gure ondorengo taldeak ahalik eta azkarren jokatu ahal izango du bere kolpea green-ean.
  • Galdutako makil edo objekturen bat topatuz gero, klubeko langileei eman mesedez.