2 pareko zulo luze eta zorrotza ibilbidea hasteko, ezkerraldean mugatik kanpokoa eta aurrekaldean bi bunker dauzka.
Aholkuak
Normalean 4-5 burdinak erabiliko dira.
2 Zuloa
IKUSI ZULO
PAR 4
HCP 7
318
306
4 pareko zulo motza, ezkerralde osoan mugatik kanpokoa. Irteera golpea doitasunez eman behar da. Bigarren kolpea konplexua da, Green gurutzatua, aurrekaldean bi bunker eta ezkerraldean mugatik kanpokoa duelako
Aholkuak
Normalean 4-5 burdinak erabiliko dira.
3 Zuloa
IKUSI ZULO
PAR 3
HCP 5
175
147
Ibilbidearen zulorik esanguratsuena da. Pare luzea eta zorrotza, ezkerreko alde osotik mugatik kanpokoa eta eskumaldetik sakonune nabarmena duena.
Aholkuak
Banderaren arabera 6 eta 3 arteko burdinak erabili ahal izango dira.
4 Zuloa
IKUSI ZULO
PAR 3
HCP 15
143
133
3 pareko zuloa, aurrekaldetik bunker batek eta eta atzekaldetik beste bik babestua. Adi ezkerraldeko mugatik kanpokoarekin.
Aholkuak
7-8 burdinak erabili.
5 Zuloa
PAR 4
HCP 17
259
218
4 pareko zulo motza, non jokalari onek kolpe batez Greenera heltzen saiatuko diren. Green aldapatsua, flan itxurakoa, eta sakonune handiez inguratuta. Kontuz ezkerreko aldetik, hondartza dago eta.
Aholkuak
Jokalari onek drivea erabiltzen dute kolpe batez greenera heltzeko, baina bere arriskua dauka. Normalena lehenengo egur 3a edo 3 burdinarekin jokatzen da eta ondoren sanwedge batekin
6 zuloa
IKUSI ZULO
PAR 4
HCP 13
342
229
4 pareko zulo ertain-luzea, non irteeran rough sakonune hareatsua gainditu beharko den. Bigarren kolpea Green aldapatsuan jolasten da, aurrekaldean hiru bunker eta ezkerraldean beste bi dituena. Adi ibili eskuinaldeko out-arekin.
Aholkuak
Irteeran driva erabiltzen da eta burdina 9-7 bigarren kolpean. Aurrenengo zuloarekin gurutzatzen da, kontuz ibili.
7 zuloa
IKUSI ZULO
PAR 5
HCP 3
508
424
Zelaian dagoen 5 pareko zulo bakarra da. Irteeraratik lehenengo plataformara heldu ezean parea konplikatu daiteke. Bigarren kolpea kale estu eta ondulatu batean jolasten da. Greena gorako aldapan dago, aurrekaldean bunker batek eta eskumaldean aproach-a konplikatuko duten bi tamarindok babestua.
Aholkuak
Irteera driverekin, ondoren 3 egurra erabiliaeta bukaera sanwedge batekin egin daiteke approacha. 9 zuloarekin gurutzatzen da.
8 zuloa
IKUSI ZULO
PAR 4
HCP 1
387
337
4 pareko zulorik luzeena eta zailena da. Zuloaren ezkerralde osoak out batez mugatua dago eta eta eskumaldetik rough hareatsua topatuko dugu. Bigarren kolpea aldapan gora jolasten da, aurrekaldean bi bunker eta alde bietatik pinudiz inguratuta dagoen green baterantz.
Aholkuak
Irteera driverekin eta burdinak 3- 6 bigarren kolperako.
9 zuloa
IKUSI ZULO
PAR 4
HCP 9
291
288
4 pareko zuloa, ezkerran “dog-leg”ean. Bigarren kolpean ikuspena izateko lehenengo kolpea zuzena eta luzea izan beharko da. Bigarren kolpea (begirada terrazan jarriz) bi plataformetan banatutako Green batean jolasten da, lau bunker eta atzealdean mugatik kanpokoa duena.
Aholkuak
Burdina 3-4 bola plataforman uzteko eta burdina 9 bigarren kolperako. Zazpigarren zuloarekin gurutzatzen da. Adi ibili.